Abuztuaren azkeneko asteburuan izan dira aurten Portuko Jaiak, eta hori pasata, Jai Batzordeak «eskerrak» eman nahi ditu, bai «bizilagun guztiei, eman duten laguntzagatik, baita kanpotik etorri direnei ere». Onartu dute «oso pozik» daudela «jendearen erantzunarekin», eta «indartuta» daudela «datorren urtean berriro ere festak antolatzeko». Bestalde, jakinarazi dute jaietan zehar saldutako errifek badutela saria: 4019 zenbakia izan da sariduna, hain zuzen. Errifa hori daukanak, Jai Batzordearekin jarri beharko du harremanetan, 635 742 345 telefonoaren bidez. Azkenik, aurtengo sagardo dastaketaren arrakasta nabarmendu dute; horri esker, 1.000 euro jaso baititu Juneren Hegoak elkarteak.