Hamaika auzo izango dira ikasturte honetan zehar beren lokaletan haurrentzat tailerrak eskainiko dituztenak: Elizatxo, Portu, Karabel, Lizeaga, Etxeberri, Ereñotzu, Latsunbeberri-Marieluts, Antziola, Zikuñaga, Sorgintxulo eta Martindegi.
Ostiralera arte eman daiteke izena auzo gehienetan, auzo elkarteen lokaletan.
Urrian hasi eta ekainera arte
Udalak babestuta, 5 eta 11 urte bitarteko gaztetxoentzat eskaintzen dira tailer hauek, urtero. Ikasturte honetan, urriaren aurreneko astean hasi, eta ekainaren bigarren astera arte luzatuko dira. Auzo guztietan, tailerrak doakoak dira.
Hamaika auzotan egingo dira aurten tailerrak, auzo elkarteen lokaletan.
Latsunbeberrin, buzoiean
Auzo bakoitzaren lokalean eman behar da izena. Latsunbeberri-Marielutseko Iturritxo elkarteak zehaztu du, lokaleko buzoiean utzi daitezkeela datuak: izen-abizenak, adina, helbidea eta telefono bat.
Lizeagako Gibelalde elkarteak, biharko jarri dute zita. Arratsaldeko 19:30etatik 20:30etara bitarte.
Portu auzoko elkarteak, berriz, lokalean bertan zerrenda jarri dute, nahi duenak izena eman dezan.