Lazo horiak, Diada egunez

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 12a, 02:00

Diada eguna izan zen atzokoa Katalunian, eta Astigarragako EH Bilduk lazo horiak jarri zituen herrian zehar, «Herrialde Katalenei eta preso edo exiliaturik dauden elkarteetako eta erakunde publikoetako ordezkariei gure babesa eta elkartasuna» adierazteko. «Bozkatzea eta bozka­tzen uztea inoiz ezin du delitua izan», azaldu du, eta aldarrikatu, «Kata­luniako preso politiko eta exiliatu guztiek etxean eta kalean egon beharko» luketela. «Kataluniak, Euskal Herriak bezala, bere etorkizuna erabakitzeko eskubidea du».

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!