Haur eta helduek aukera daukate ikasturte honetan Astigar dantza taldean euskal dantzak ikasteko. Horretarako, izena eman behar dute, gaur eta bihar, 19:00etan, elkartearen lokalean: Santio zeharbidean, Mirasol behean. Ikasturte osoko prezioa 100 eurokoa da, baina familia bereko hiru senidek izena ematen badute, 250 eurokoa izango da hirurentzat.