Pixkanaka pixkanaka kirol ezberdinetako gaztetxoenak ere entrenamenduetan hasten ari dira. Atletismoko taldeko gaztetxoenen txanda izango da gaur; benjamin eta alebinek izango dute aurreneko eguna, 8 eta 12 urte bitartekoek. Arratsaldeko 18:00etan jarri dute zita, Atletismoko pistan.
Besteak, lanean
Gainontzeko taldeak, 12 urtetik gorakoak, aldiz, dagoeneko lanean dira. Dena den, edozein maila edo talde, «denontzat» lekua dagoela gogorarazi du Atletismoko sailak, eta beraz, atletismoan hasi nahi duenak aukera daukala taldera batzeko. Informazio gehiagorako: www.atletismohernani.net.