Aurreko asteazkenean egin zuten Ordizian urteroko Euskal Jaietako azoka berezia, eta bertan izan zen, berriro ere, Iradi familia, bere sagarrekin. Gainera, ez ziren esku-hutsik joan. Beste urte batez, aski ezaguna duten saria eskuratzea lortu zuten: fruta eta barazkien aurreneko saria, hain zuzen. Beren kasuan, Hernaniko Zabaloenea baserriko sagarrengatik. Familiaren ordezkari gisa, bertan izan ziren Maddi Iradi eta Unai Iradi gazteak, saria jasotzen.