Ostiralean bueltatu ziren eskolara, Urumea ikastolako, Instititutuko eta Lanbide Heziketako ikasleak; eta gaur dute ikasturtea hasteko zita, beste hiru ikastetxeetan: Inmakuladan, Elizatxon eta Langilen. Goizeko ordutegian ariko dira denak, iraila osoan zehar, Urumeakoak izan ezik: irailaren 24an hasiko dira goiz eta arratsalde, haiek.