Argazki lehiaketa antolatu du Udalak aurten ere, 2019ko udal egutegia osatzeko. Eta argazkiak aurkezteko, gaur zabalduko dute epea, urriaren 5era arte, udaletxeko Herritarren Harrera Zerbitzuan. Bost argazki aurkeztu ditzake bakoitzak, eta aurtengo gaia izango da Harremanak eta loturak. Irabazleek, 40 euroko erosketa txartela jasoko dute, aukeratutako argazki bakoitzeko, Berriak elkarteko dendetan gastatzeko.