Ondo ekin diote ligari, CD Hernaniko hiru talde nagusiek. Emakumezkoen Euskal Ligan, berdinketa lortu zuten Oiartzunen zelaian (1-1), aurreneko puntua lortzeko. Gizonezkoen Ohorezko Erregional mailakoek, berriz, garaipena lortu zuten Hondarribian (0-2). Eta irabazi egin zuten estreinakoa, Nazional mailako jubenilek ere, Tolosa menderatuta Zubipen (3-0).