Txirrindulari bat hil zen atzo eguerdian, Hernanitik pasatzen ari zela. Santa Barbara auzotik zijoan, eta eguerdiko 12:10ak zirenean lurrera erori eta bertan hil zen. 77 urteko gizonezkoa zen, donostiarra.
Ertzaintzak azaldu duenez, ezin dute zehaztu heriotzaren kausa erortzean jasotako kolpea izan zenik. Ez dute baztertzen txirrindulariak konortea galdu izana, edota kausa naturalengatik hil izana, erori baino lehen.
Orain, autopsiaren emaitzen zain daude, hori ezagutu ahal izateko.