Jabetze Eskolak bueltan, ikasturtearekin

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 10a, 02:00

Ikasturte berriarekin batera, laster hasiko dira Jabetze Esko­lak ere, beste urte batez. Duo do Portu bikotearen kontzertua­re­kin ema­n­go diote hasiera kur­tsoari, irailaren 28an Leo­kan; eta aurten, zortzi ikastaro edo tailer izan­go dira aukeran.
Guztietan, gaur bertan za­bal­du­ko dute izenematea. Ho­rre­tarako, hiru bide aukeran: Plaza Femi­nistara jo (Aristi­za­bal kalea 7), 943 33 70 17 tele­fo­no­ra deitu, edo idatzi berdin­ta­­­su­na@hernani.eus helbidera.
«Emakumeok geure esku­bi­deen jabe egiteko, gure bizi­tze­tan autonomia eta kon­fi­an­tza izateko, eta beste ema­ku­meekin sareak sortzeko espazioa da Jabetze Eskola», diote arduradunek. Aurreratu dute, haurtzain­degi zerbitzua ere izango dela, saioetan.

JABETZE ESKOLAK 2018-2019
*Duo do Portu bikotearen emanaldia Leokako labaderoan: irailak 28, 22:00etan. Ikasturte hasiera.
*Eta martxoaren 8a eta gero zer? Marta Luxan eta Pili Alvarez (eusk). Azaroak 20 eta 29, 17:30-20:30 Plaza Feministan edo Biterin. 6 orduko iraupena; 6 euro.
*Ekonomia Feminista, Amaia Perez eta Silvia Piris (gazt). Azaroak 12, 17:30-20:30 Iturola elkarlan sorgunean. 3 orduko iraupena; 3 euro.
*Konfiantza indartzeko bidea, norbere ardatzetatik jarduteko estrategia, Arantxan Erasun, (gaztelaniaz). Urriak 31-abenduak 12 asteazkenetan, 18:00-20:00 Biterin. 12 ordu, 12 euro.
*Mindfulness, Clara Wolfram (eusk). Irailak 25-azaroak 13 astearteetan, 17:30-19:30 Biterin. 16 ordu, 16 €.
*Feminismo islamiarra, Maya Am­rane (gaztelaniaz). Abenduak 14, 17:30etan Biterin. Doan.
*Emakume musulmanen eta ez musulmanen arteko topaketa, Amher Sos Arrazakeria eta Atawafok. Azaroak 9, 18:00-20:00 Biterin.
*Munduko emakumeen literatura, Mertxe Tranche, gaztelaniaz. Urria­ren 4tik aurrera, hilean ostegun bat, 18:30-20:30 Plaza Feministan. 16 orduko iraupena, 16 euro.
*Batukada Feminista, Arantxa Vice­­do eta Ainara Sarasketa (euskeraz). Urriak 19-San Joanak, ostiraletan, 17:30-19:30 Langile ikastolan (Laubidieta). 32 ordu, 32 euro.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!