Trapu zati bat Hernanira, Egiazabalekin!

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 10a, 02:00

Pronostikoak bete, aurreko igandeko lana borobildu, eta San Juanera eraman zuten Kontxako Bandera atzo, Bate­le­rek. Baina trapu zati bat, Hernanira iritsi zen, Alazne Egi­azabalen eskutik. Atzokoan bai, traineruaren barruan zen, San Juanek hasieratik estro­pa­daren burua hartu, eta Oriori bost segundu aterata ohorezko txanda eta bandera irabazi zi­tuenean. Aurreneko Kontxako Bandera du hernaniarrak, due­la lau urte arraunean hasita.
Uxue Alberdi, berriz, ez zen izan Donostiarrak aukeratuta­ko koadrilan, atzo. Aurreneko txandan aritu ziren, eta se­gun­­du bakarreko aldearekin irabazi zien Hibaikak.
Gizonezkoetan, ezin estua­goa izan zen irabazteko lehia: bi igandeetako denborak ba­­tu­ta, segundu bat baino gu­txi­a­goko aldearekin nagusitu zi­tza­ion Hondarribia, Zierbenari.
Hernaniarrak, Donostiarra traineruan aritu ziren, eta bos­garren izan ziren atzo; azken sailkapenean, zazpigarren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!