Irailaren 21ean egingo dute, ostiralarekin, Txantxangorri elkarteko 35garren Sagardo Lehiaketa. Eta bertan egoteko, bihar zabalduko dute izenematea, 30 euroan: astelehenean eta asteartean, bazkideek izango dute apuntatzeko aukera, 19:30etatik 20:00etara elkarteko bulegoan; eta asteazkenetik aurrera, herritar guztientzat zabalduko dute, 19:30etatik aurrera. Aurten, 15 sagardogilek hartuko dute parte.