65 kiloko atuna, Mari Fe arrandegian

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 9a, 02:00

Sekulako pieza daukate atzotik, Mari Fe arrandegian: 65 kiloko atuna ekarri zuten Hondarribiatik, goizean goiz. Badira hiru urte, horrelako pieza haundiren bat ekartzen dutena urtero, eta oraingoa, Itsaseder ontziak arrantzatutakoa da. «Dendatik pasatzean atentzioa ematen du, eta normalean azkar saltzen da», diote dendakoek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!