Astigarragako Udalak lehiaketa jarri du martxan, Azstigazte programaren baitan. Helburua da gai zehatz bati buruzko jakinmina sortu, informazioa biltzera bultzatu eta lanerako gogoa piztea. Buruntzaldea osoko 12 eta 18 urte arteko gazteek hartu dezakete parte, bi mailatan: 12-14 urte artekoenean eta 14-18 urte artekoenean.
Bakarka edo taldeka
Proposatzen diren gaien inguruan idatzizko lana eta irudia aurkeztu behar dira. ‘Ergobiako zubia’ da bat, eta urriaren 14ra arteko epea dago aurkezteko. ‘Maitasuna eta laguntasuna’ da bestea, eta abenduaren 13ra arte aurkeztu daiteke.
Bakarka edo taldeka hartu daiteke parte. Sariak 200 eurokoak izango dira gaztetxoenen kasuan, eta 400 eurokoak, helduagoenen kasuan.