Gipuzkoako Sagardogileen Elkarteak antolatutako Euskal Herriko Sagardo Txapelketa Herrikoieko finalaurrekoetako bat izanen da Goizuetan. Gaur zortzi eginen dute, gaueko 21:00etan hasita, Umore Ona Elkartean. Dagoeneko salgai daude bertaratzeko txartelak Amaia Kafetegian edo Sagardogileen Elkartean (943 336 811), 26 euroan. Joan nahi duenak ostegunera arte izanen du aukera, txartela eskuratzeko. Menua: basatxerri lontxeatua, entsalada, ajoarrieroa, xolomoburua, postrea, kafea eta kopa. Txartela erosten duena, txapelketa herrikoieko epai-mahikide bilakatuko da.