‘Inpernuko’ ikusteko, sarrerak

Kronika - Erredakzioa 2018ko irailaren 8a

Inpernuko ikuskizuna eskainiko dute Xabi Solano herritarrak eta beste hainbat artistak irailaren 29an. Ereñotzuko Auzo Udalak eta Olak Auzo Elkarteak antolatuta, frontoian izango da emanaldia, gaueko 22:00etan hasita. 

Disziplina ezberdinak uztartzen dituen emanaldia izango da, dantza eta, bereziki, trikitixaren doinua protagonista izango dituena. 

Sarrerak, etzitik salgai
Xabi Solano protagonista du­en emanaldiaz gozatu nahi duenak, aurrez hartu ahal izango ditu sarrerak, etzitik, astelehenetik aurrera.  
Bi aukera izango dira: Ereñotzun bertan erosi daitezke, Auzo Udalean, baita Her­nanin ere, Biterin. Prezioa: 12 euro. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!