Pala ikastaroetan aukera, haur eta helduek

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 8a, 02:00

Urrian emango diote hasiera denboraldiari Hernaniko Pa­lis­tek, baina izenematea ireki dute.

18 urtetik gorakoak eta haurrak
Adinaren arabera banatutako hiru talde daude aukeran.

Lanean hasiko direnak aisi­al­diko emakumeen taldekoak izango dira; 18 urtetik go­rakoak. As­te­le­hen edota asteartetan, 09:30e­tan edota asteazkenetan 19:00e­tan entrenatuko dute, urriaren 2tik aurrera.

Urriaren 3tik aurrera, be­rriz, infantilak, ariko dira; hau da, DBH 1 eta 2 mailetakoak. As­te­az­ken edota ostiraletan izango du­te aukera, 15:45etatik 16:45etara.

Azkenik, benajmin eta alebinak, hau da, Lehen Hezkun­tza­ko 3, 4, 5 eta 6 mailetakoak, otsailean hasiko dira, astearte edota ostegunetan, 16:45- 17:45.

Izenemateak elkartean edo ikastetxean
Txikienek izena eskola kirolean eman behar dute. infantilek, be­rriz, ikastetxeko gorputz hezkuntzako irakasleari jakinarazi behar diote, eta baita Herna­niko Palistak elkarteari ere. 

Gainontzekoek zuzenean elkartearekin jarri behar dute harremanetan: hernanikopalistak@gmail.com. Hel­du­e­nen kasuan, ezinbestekoa izango da kiroldegiko bazkide izatea. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!