Liga hasiera, hiru futbol taldek

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 8a, 02:00

Bukatu da aurredenboraldia CD Hernaniko futbol taldeentzat, eta Ligari asteburu honetan emango diote hasiera klubeko hiru taldek: mutiletan, Nazional Jubenilek eta Ohorezko Erregionalek, eta ema­kumezkoetan Euskal Ligak. Au­rre­ne­koak, jubenilak izango dira, gaur, 16:30etan Zubipen.

Tolosa gaur, Zubipen
Gaurko bi partiduetatik bakarra jokatuko da Zubipen: mutilen Nazional Jubenilena. Arratsaldeko 16:30etan hasita, Tolosaren kontra ariko dira.
Eguneko bigarren partidua, bes­tal­de, Emakumezkoen Euskal Liga­koa izango da. Hauek, ordea, etxe­tik kanpo hasiko dute denboraldia: 18:00etan Karla Lekuonan ariko dira, Oiartzunen kontra.

Ohorezko Erregionalak bihar, kanpoan
Denboraldiari hasiera asteburu honetan emango dion hirugarren taldea mutilen Ohorezko Erre­gio­na­lena izango da. Hauek ere kanpoan jokatuko dute, bihar. Arra­tsaldeko 17:00etan hasita, Hondarribiaren kontra ariko dira, Ondartzako zelaian.

Bazkide egiteko, garaiz
Futbolariak lanean jarrita, ja­rrai­tzaileak ere martxan jartzeko epea ireki du CD Hernanik; irekita dago bazkide egiteko epea, hain zuzen.
Hiru bide daude horretarako: www.cdhernani.com/eu/bazkideak webguneko formularioa beteta, Miguel Lujanbiori izenemate orriak eskatuta (Plaza Berriko izkinan, egunero, 11:00-13:00) edo gizo­nez­koen lehenengo taldeko aurreneko bi partiduetan. Behin ordainketa eginda, txartelak ere toki horietan lortu ahal izango dira. Helduen kuota 80 eurokoa da; jubilatuena, 40koa; eta gazte eta langabetuena, 20koa. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!