Pala Txapelketan izena emateko, etzi arte aukera

Kronika - Erredakzioa 2018ko urr. 17a, 02:00

Urriaren 27rako antolatu du Astigarragako Gazte Asanbla­dak, Pala Txapelketa Mixtoa; arratsaldeko 16:00etan hasiko da. Eta izenematea, etzi bukatuko da: Zipotzan egin behar da, eta 10 euro dira bikoteko; mixtoak izan behar dute. Txapelketaren ondoren, gainera, gazte afaria egingo dute, guztientzako irekia, txapelketan parte hartu edo ez. Zipotzan dago apuntatzeko zerrenda, urriaren 25era arte, eta 10 euro dira. Sorpresa batzuk ere izango dira, aurreratu dutenez.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!