Motxilak prest, ikasturte berriari ekiteko!

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 8a, 02:00

Bukatu d­i­ra oporrak, eta iritsi da ikasturte berriari heltzeko garaia. Astigarragako, Ereño­tzu­ko, Goizuetako eta Aranoko neska-mutilek hasi dute ikasturtea; Hernanin, aldiz, Uru­mea ikastolako ikasleak bakarrik bueltatu dira eskolara.

Guztira, 3.000 bat haur eta gaztek ikasiko dute 2018-2019 ikas­turtean zehar Urumea Baila­­­rako derrigorrezko hezkuntzan, aurrematrikulazio da­tuak kontuan hartuta. 

Atzokoa aurreneko eguna, batzuentzat
Horietatik, 1.700 inguruk, erdiak baino gehiagok hasi zuen ikasturtea atzo. Herna­nin, Urumea Ikas­tolako haur hezkuntzako 128 ikasleek, eta lehen hezkuntzako 287k; eta Hernani BHIko, DBHko 603 ikasleek, baita batxilergoko beste 223k ere.

Astigarragako Herri Esko­lako ikasleek ere, atzo egin zuten eskolara buelta. Aurten­goan iaz baino ia 40 ikasle gehiago izango ditu eskolak; denera 611 izango dira (iaz 572 izan ziren). Aurten, 276 ikasle ariko dira Haur Hezkuntzan, eta 335, Lehen Hezkuntzan.
Antzeko datuekin bueltatu ziren, baita ere, Ereñotzun, (74 ikasle), eta Goizuetan (70 ikasle). Xalto ikastetxean elkartzen dira goizuetarrak aranoarrekin; 58 izango dira aurten, Goizuetakoak eta 12, aldiz, Ara­nokoak. 

Lanbide Heziketan ere, hasiak dira
Aurreneko eguneko aurkezpenekin atzo hasi zuten ikasturtea, baita ere, Gizarte Berri­kuntzako Lanbide Heziketako ikastetxean, Karmelo Labakan.  

Gainontzeko eskolatan, astelehenean
Hernaniko gainontzeko eskolatan, aldiz, astelehenean ha­siko dute ikasturte berria; hortaz, udarako azkeneko asteburua izango dute Elizatxo, Lan­gile eta Inmakuladako ikasleek. Etzitik, beraz, Urumea bailarako ikasle guztiak lanean ariko dira, hasiera batean, goizeko ordutegiarekin. 
Ondo­ren, urria gerturatu ahala, goiz eta arratsaldeko ordutegiari ekingo diote Haur eta Lehen Hezkuntzako ikastetxeetan.

Astigarragan ikasle kopurua, gora
Aurreko urteetako datuekin alderatuta, Astigarragako he­rria oso azkar haundi­tzen ari dela oso nabaria da, baita eskolako datuetan ere. 580 ikasle izan zituen eskolak 2016; 2017an, zertxobait jaitsi zen, 572ra; baina aurten, berriro ere, gora egin du, 611 izango dira.

Helduen Hezkuntzako ikastetxean, izenematea
Bestalde, Hernaniko Antziola auzoan Helduen Hezkuntzako Ikastetxea (EPA) dago, 18 urtetik gorakoentzako, eta aurreneko lauhilerako matrikula epea ireki du, hilaren 30era arte: 943 33 53 18.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!