«Akats mekaniko batek» eraginda, autobus bat «kixkali» da Galarretako rotondara iristen ari zela, hala adierazi du Ertzaintzako prentsa-bulegoak. Diotenez, printzipioz ez dago zauriturik. Dirudienez, TSST enpresako autobusa da.
Ezbeharra gertatu bezain laster gerturatu dira Ertzaintza eta suhiltzaileak, eta azken hauek sua itzaltzeari ekin diote. Honen eraginez, Galarretarako noranzkoan bi bideak itxita daude, eta beraz, auto-ilarak egon daitezke.