Festa ezberdinekin eman ohi diote bukaera udarari Isikibi kanpinean. Gaur izanen da aurrenekoa; Iskibiir-fest, edo garagardoaren festa, eginen dute laugarren urtez.
Jan-edana, arratsaldetik
Arratsaldetik aurrera izanen da giroa Iskibi kanpinean; 19:00etatik aurrera eskainiko baitute garagardoa barra-barra. Horrez gain, jatekoak ere izanen dira: ukondoa, oilaskoa, saltxitxak, eta patata purea, besteak beste.
Musikarik ere, ez da faltako. Gaueko 23:00etatik aurrera, doinu kubatarrek hartuko dute kanpina, bertan izanen baita Orlis Pineda abeslari kubatarra. Dagoeneko ezaguna da Goizuetako kanpinean, bigarren urtez gonbidatu baitute bertara.
Festara joaten denak, akanpada debalde izanen du. Tiketak erosteko: Amaia kafetegia edo Iskibi kanpina (948 514 277).
Alemaniatik Euskal Herrira, zortzi egunetan
Alemaniatik Euskal Herrira eginen dute salto bihar zortzi Iskibi Kanpinean; Euskal Jaia egingo dute hilaren 16an, hamaikagarrenez. Eguerditik izanen da festa; hasteko, herri kirolen ikuskizuna eginen dute, baita Patxi Larretxea eta bere taldearen emanaldia ere.
Ondoren, 14:00ak aldera eginen dute bazkaria; talo-jatea izanen da, Goizuetako talogileen eskutik eginen dutena. Sagardoa, ardoa, kopa eta kafea ere hartu ahal izanen da. Arratsaldean jarraituko du festak, topa txapelketarekin.
Datorren asteko festarako ere, txartelak salgai daude. Amaia kafetegian edota Iskibin bertan erosi daitezke: helduen txartela, 16 euro; haurren txartela, 6 euro.