Auka Jokoa eraikitzeko tailerrak antolatu ditu bigarrenez Astigarragako Udalak. Hiru saio egingo dituzte haur eta helduekin; saio horien asmoa da Astigarragako ondarea, materiala eta ez-materiala, aztertzea, ezagutzea eta zabaltzea. Aurreneko saioa hurrengo ostiralean izango da, hilaren 14an, goizeko 09:30etan, euskeraz. Hurrengo biak 15 eta 18an izango dira, biak ordu berean, 17:30etan, elebietan. Aurrekoan bezalaxe, Urkiri Salaberria ikerlariak gidatuko ditu saio guztiak. Parte-hartzea irekia eta debaldekoa izango da, ohi bezala.