Aurtengo Santio jaien herritarren balorazioa jakin nahi du Udalak, horregatik, galdeketa jarri du martxan. Bere iritzia eman eta galdetegia bete nahi duenak, hainbat aukera dauzka. Batetik, www.astigarraga.eus webgunean egin dezake. Bestetik, herriko hainbat komertziotan ere izango da aukera hori, bertan jarri baititu Udalak galdeketa-orriak, eta horiek utzi ahal izateko kaxatxoak; horiek dira, hain zuzen, Valella, Ogi Berri Rosa eta Gerizpe okindegia, baita kultur etxean ere.