Mundarroko futbol taldeak lagunartekoekin dabil abuztuaren bukaeratik, liga indarrez hasi nahian; gaur izango dituzte azkeneko partiduak. Preferenteek triangularra jokatuko dute Urola eta Aloña Mendi taldeekin batera, Zumarragan; arratsaldeko 17:00etan hasita izango da. Ohorezko jubenilek eta ohorezko kadeteek, aldiz, Zarkumendegin izango dituzte norgehiagokak: aurrenekoek, Ekintzaren kontra, eguerdiko 12:00etan; bigarrenek, Vasconiaren aurka, goizeko 10:00etan.