Garañoren ‘Handia’ ez da Oscarretan izango

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 8a, 02:00

Herenegun eman zuten erabakiaren berri: Campeones pelikulak ordezkatuko du Es­painia Oscarretako ingeles bes­teko filmen atalean. Hor­taz, Jon Garaño astigartarraren Handia pelikula hautaketatik kanpo geratu da. 

43 pelikula aurkeztu ziren azken aukeraketarako.

Hiru hautagaien artean
Abuztuaren erdialdean jakinarazi zuten Handia zela Es­painia ordezkatzeko finalistetako bat Javier Fressen Cam­peones eta Asghar Farhadiren Todos lo saben pelikulekin ba­tera. 43 pelikula aurkeztu zi­ren aukeraketarako, eta azken hiruen artean egotea lortu zuen, behintzat. Horien artean azkenean, Campeones hautatu du Espainiako Zine Akade­miak. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!