Hauteskunde urtea izango da 2019a, eta pixkanaka xehetasunak ezagutzen ari gara. Dagoeneko erabakita dago 2019ko maiatzaren 26an izango direla Europar Parlamentuko hauteskundeak izango direla, eta beraz, dirudienez, udal eta foru hauteskundeekin batean izan daitezke.
Europako Kontseiluak, erabakia hartuta
Aurreko maiatzean hartu zuten erabakia Europako Kontseiluko kideek, 2019ko hauteskundeak aurreratzearena. Izan ere, 1976ko hauteskundeen legeari erreparatuz gero, ekainaren 6 eta 9 artean egin beharko lirateke. Estatuek «ezinezkotzat» jo zuten data horietan egitea, eta beraz, maiatzaren 23tik 26ko astera aurreratu dituzte.
Espainiaren kasuan igandeetan izan ohi direnez, maiatzaren 26rako deituko dituzte.
Europako Parlamenturako boto-paperak urdin izango dira; Udaletakoak, txuriak.
Data aprobetxatuz, beste bi zitak
Aurrekoetan bi hitzordu jarri izan diren arren, badirudi Europako Parlamentukoekin batera izango direla aurten Udal eta Foru hauteskundeak, Gipuzkoan, eta Autonomikoak, Nafarroan.
Nahiz eta ez dagoen ofizialki baieztatuta, hauteskunde-batzordea hasia da bide horretan pausuak ematen.
Hain zuzen, maiatzaren 23an erabaki zuen bi zitek bat egiten badute, Europako Parlamenturako boto-paperak urdin kolorekoak izango direla, eta Udalei dagozkienak, aldiz, txuriak.
Zorione Etxezarraga, hautagai ofizial bakarra
Hortaz, egun horretan, 5 zinegotzi aukeratu behar izango dituzte aranoarrek; 7, goizuetarrek; eta 13 astigartarrek, herritar kopuruaren igoerak 2015ean udalbatzarrari 2 zinegotzi gehitu ondoren. Orain, badirudi aldaketa hori Hernanik jasango duela; izan ere, 20.000 biztanletik pasa da dagoeneko herria, eta halako herri bati 21 zinegotzi dagokizkio (eta ez oraingo 17ak).
Oraingoz, Urumea bailarako hautagai ofizial bakarra ezagutzen da; Zorione Etxezarraga izango da EAJko hautagaia, Astigarragan.