Kontzertu solidarioa, itsas salbamendukoei laguntzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 7a, 02:00

Zita berezia jarri dute irailaren 30ean, Orona Fundazioak eta Albaola Itsas Kultur Fakto­riak: kontzertu solidarioa anto­latu dute Albaolan, Tenpora taldearekin, Salvamento Ma­rí­ti­mo Humanitario (SMH) GKEari laguntzeko. Asteaz­ke­nean aurkeztu zuten, Orona Fundazioaren egoitzan.

Arratsaldeko 19:00etan ha­siko da kontzertua, eta ondoren, luntxa ere eskainiko dute. Bertan egoteko, eserlekuak erreserbatu daitezke, borondatezko donazio bat eginez, interneten: www.lankor.eus/ tenpora_concierto_solidario. Batezbeste, 10 euro jaso nahi dituzte eserleku bakoitzeko, itsas salbamendukoentzako. Kontzertura joaterik ez duenak ere, aukera dauka donazioa egiteko.

Greziako Chioseko errefuxiatu-eremuan ari da SMH, iritsi berri direnei arretaz arduratzen; eta orain, Libiako kostaren aurrera erreskate ontzi bat eraman nahi dute. Itsasontzi hori ia bukatuta dau­kate, eta litekeena da, «kon­tzertuaren egunerako ontzia Libia­ko kostaren aurrean egotea», azaldu zuen Iñigo Gutie­rrezek, GKEaren presidenteordeak, aurkezpenean. «Oso poz­garria da horrelako ekimenak ikustea, eta erakusten du, gi­puzkoar gizartea zein solidarioa den», nabarmendu zuen.

«Itsasoa ametsa izatea nahi dugu, eta ez amesgaiztoa»
Oronako Iñigo Marquetek ja­ki­narazi zuen, «oso lankidetza ha­rre­man polita» daukatela Alba­olarekin, eta adierazi zuen, be­raien lana ezagutaraztea de­la, Salvamento Marítimo Hu­­manitariori laguntzeko mo­­du­rik onena. Albaolako kudea­tzaileak, Erme Pedrosok, adierazi zuen: «guretzat ametsa da itsasoa, eta hala izaten jarraitzea nahi dugu; ez amesgaiztoa, jende askorentzat izaten ari den bezala».

Tenpora taldeko Elene Aran­diak eta Juantxo Zebe­riok, azkenik, nabarmendu zuten onena litzakela horrelako kontzertuen beharrik ez izatea, baina ederra dela pro­iektu honetan lagundu ahal izatea: «guk joko dugu, baina salbamendukoak eta amesgaizto hori bizitzen ari direnak dira protagonista». 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!