Biharkoa da Hernaniko patroi edo zaindariaren, Zikuñagako Amaren eguna, eta haren omenez, festa giroan murgilduta dabiltza auzoan.
Asteazkenean hasi ziren hainbat txapelketarekin, baina gaurtik igandera egingo dira ekitaldi potoloenak. Atzo bertan behera geratutako esku pelota txapelketa 12:30etan jokatuko da, eta gero, 17:00etan hasiko dira buruhaundiak, auzotarrak festaren erritmora dantzarazten, Las Pu‘n’tillo musika taldearekin. Segidan, sei urtetik beherakoentzako moto lasterketa, txokolatada eta musika izango dira, eta giro ona gauean luzatuko da.
Bihar eta etzi, berriz, egun osoan izango da festa: jolasak, tortila lehiaketa eta sagardo dastaketa, danborrada...
EGITARAUA
12:30, Esku pelota txapelketa (euriagatik, atzo bertan behera utzi zen).
17:00, Buruhaundiak, Las Pu’n’tilloren musikarekin alaituta.
18:30, Moto lasterketa, 6 urtetik beherakoentzat (kaskoa eta motoa eraman).
Ondoren, Txokolatada.
21:00, Playback lehiaketa.
Ondoren, Zikuñaga Music Factory.
00:00, Karaokea.