Antzerkirako sarrerak salgai, bihar

Kronika - Erredakzioa 2018ko aza. 4a, 01:00

Bihar jarriko dira salgai Antzerki Ziklorako sarrerak. Azaroaren 13, 14 eta 15ean saio bana ikusi ahal izango da Biterin, 20:00etan denak; Argiaren hautsa, Izoztutako haizea bezala eta Herederos del ocaso, hurrenez hurren. Bestalde, hilaren 10eko umeentzako Drag-e uraren bila antzezlana ikusi ahal izango da, eta honetarako sarrerak ere bihar jarriko dira salgai. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!