Bihar, asteazkenarekin, eskainiko du Hernaniko Hezkuntza Plataformak aurreneko Hezkuntza Eskola. Aitak non daude? izenburupean, aitaren rola izango dute aztergai aurreneko zita honetan. Arratsaldeko 17:30etan izango da, udaletxean. Bitartean, zaintza zerbitzua ere eskainiko dute.