Lan munduan ere euskeraz, erronkaren azken hilabeteak hauspotzeko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 7a, 02:00

Orain arte Baietz Hernanik! egitasmoarekin bat egin duten erronkalarien errepasoa egin zuen atzo, Euskara Ari Du tal­deak, eta urtea bukatu bitar­tean egingo diren ekimenen berri ere eman zuen.

Era berean, gogorarazi zuen oraindik ere badagoela aukera, erronkaren bat hartu eta euskerari eusteko kon­pro­misoarekin bat egiteko.

1.000 lagun, helburu
2016 urtearen bukaeran sortu zen egitasmoaren hazia. Or­du­koan, hilabete eta erdiko desafioa egin zitzaion Herna­niri, euskerari eusteko. Urte honen hasieran, berriz, otsai­­lean, urtebeteko erron­ka­ri eman zitzaion hasiera, Leire Otxotorena dinamiza­tzai­leak atzo azaldu bezala: «ohi­turak aldatzea da hel­bu­rua, eta ho­rretarako, hilabete eta erdi ez da nahikoa». Ho­rre­gatik jarri zen martxan Baietz Hernanik! urtebeteko erronka.

Ordutik gaur arte, 750 erronkalarik hartu dute kon­pro­misoa euskerari eusteko. «Bi parte-hartzaile mota dau­de: euskaldun osoak, dena euskeraz egiteko gai direnak; eta ulertu bai, baina hitz egiteko gai ez direnak. Bien ekarpenak berebiziko ga­rran­tzia dauka». Azken batean, nork bere ohiturak aldatzea da helburua, dakienak eus­ke­ra­ri eutsiz, eta ez dakienak, be­­ra­re­kin euskeraz egiteko es­ka­tuz. 11 hilabetetan 11 erron­ka hartu dituztenak ba­di­ra, baita 2-3 hartu dituztenak ere. 

Zentzu horretan, herriko era­gile guztien laguntza na­bar­mendu zuen: Udala, ikas­te­txe­ak, Dobera, Kronika, ki­rol taldeak, Ttar­la, Musika Banda, Txistulari Banda, eus­kalte­gi­ak... Eta oraindik, erron­ka­la­ri izateko izene­ma­tea irekita da­goela gogo­ra­ra­zi zuen, Biterin, www.eus­karaaridu.eus web­gu­­nean, edo La­rra­­men­di 11ko bulegoan; helburua, 1.000 erronkalarira iristea.

«Bi parte-hartzaile mota daude: euskaldun osoak eta euskeraz ulertzen dutenak. Bien ekarpenak berebiziko garrantzia dauka»

Lan munduan ere, erronkalariak
Erronkalari izatera animatu di­ren berrienak, Orona, Mi­txe­le­na tailerrak eta Itu­rola Co-wor­king Gunea dira, hain zuzen. 
Mitxelena tailerrek Bai Euskarari ziurtagiria lortu zuten orain gutxi, eta erron­kalari izatera animatu dira. «Denak gara euskaldunak, eta bultzatzeko gaude».

Iturolatik, Maitane Orma­za­balek azaldu zuen hilaren bukaeran agenda kulturala jarriko dutela martxan, eta hor­­txe helduko diotela erron­ka­ri. «Erronka kolek­ti­bo­a hartu nahi dugu».

Oronako Ainitze Etxebe­rri­ak, berriz, azaldu zuen Eus­kara Plana martxan du­te­la, baina egitasmoarekin bat egin nahi izan dutela: «Her­na­niko parte sentitzen gara. Orona Hernaniko auzo bat da, eta horrela azaldu diegu langileei». Euskera sus­ta­tzai­leek animazio saioak egiten dituzte hilero Oronan, eta haiek langile gehiago ani­matzea jarri dute helburu.

Umore antzerkia eta gehiago, azken txanpan
Euskeraren Egunaren buel­tan bukatuko da erronka, eta ordura arte, azken txanpa indartzeko kultur ekitaldiak ere antolatu dira, osteguneko antzerkiarekin hasita; Bake­an dagoena, bakean utzi. 

 

Irailak 13, Bakean dagoena, bakean utzi antzerkia, 20:30etan Biterin, Mirari Martiarena eta Idoia Torregarai aktoreekin. Berdintasun Sailarekin elkarlanean.
Irailak 22, Kale erronka animazioa, Hatzi-K taldearen laguntzarekin, Miren Gojenolak eta Mikel Laskurainek gidatua. Ekitaldi parte-hartzailea.
Irailak 27, Ander Txintxurretak gidatuta, mahai-ingurua bi kirolarirekin; bat, Izaskun Zubizarreta eskiatzailea.
Urriak 7, Ari du abestiaren aurkezpena Milagrosan: Maite Larburu eta Andoni Tolosa Morau, abestiaren egileei elkarrizketa, haien kantuak tartekatuta.
Urriak 17, Amalia Barquinen hitzaldia. Generoa eta euskera.
Azaroak 29, Mintzodromoa Udal Euskaltegiarekin lankidetzan.
Abendua, amaiera festa, kantu bazkaria.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!