Asteburua gerturatu bezala izango dira egun potoloenak, baina gaur bertan hasiko dituzte Zikuñagako jaiak. Bi zita klasiko jarri dituzte horretarako: aurrena, 16:30etan hasita, Haurren Pala Txapelketa jokatuko dute; eta gero, 19:30etan, Zikutxampions futbolin txapelketa izango da.
Bihar, berriz, Haurren Esku Pilota Txapelketa izango da 16:30etan; Apaxi ipuin kontalaria 18:00etan; eta Altxorraren Bila jolasa, ondoren.
Igandean, berriz, paellada egingo dute. Gaur da azkeneko eguna, txartelak erosteko: Zikuñaga, Parrita eta La Cepa tabernetan daude salgai.