Joan den ostiralean jokatu ziren, Donostian, Trinitate plazako txapelketako finalak. Eta hernaniarrak izan ziren protagonista, bertan. Izan ere, bost txapela ekarri zituzten.
Alebinetan, Xuban Iturbek eta Aiur Elizazuk irabazi egin zuten, Sagardia eta Garaikoetxea nafarren kontra, partidu oso estuan (18-17). Jubeniletan, jokatu gabe jantzi zuten txapela Xabier Salaberriak eta Ekaitz Insaustik; finala hurrengo egunean zelakoan, ez ziren azaldu Olaetxea eta Ganboa nafarrak. Eta azkenik, seniorretan, Eñaut Esnaolak irabazi zuen, Huizirekin, beste bi hernaniarren kontra: Iñigo Urkizu eta Iñigo Labaka. Partidu gogorra eta luzea izan zen, eta atzetik aritu ondoren, bukaeran eman zioten buelta, irabazleek (22-20).