Hurrengo edizioa prestatzen ari da dagoeneko, ETB2ko El Conquistador saioa. Eta orain, partehartzaileak aukeratzeko fasean sartuta daude.
Aukeraketetako bat bozketa publiko bidez egingo dute, eta beraz, herritarrek aukeratuko dute, hiru hautagaien artean, zeinek hartuko duen parte programan. Hiru horietako bat hernaniarra da, gainera: Leire Juanes. Eta berak, laguntza eskatu die herrikideei, botoa eman diezaioten: «eskertuko nuke 10 segundu hartu eta zuen botoa ematea, ahalik eta gehien lortzeko!».
‘www.eitb.eus’ web orrian bozkatu behar da, Gaztea irratiaren atal bereziko ‘Gaztea Box’ txokoan.
Horretarako, www.eitb.eus webgunean sartu behar da, eta goikaldean, Besteak izeneko menuan, Gaztea irratiaren atala aukeratu. Behin bertara iritsita, Gaztea Box txokoan dago bozkatzeko aukera.