Esku pelota, Apaxiren ipuinak eta Altxorraren Bila, gaurko plana

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 6a, 02:00

Atzokoa izan zuten estreinako eguna, Zikuñaga auzoko jaiek; eta gaur bertan emango diete segida, beste hiru zitarekin, arratsaldean.

Haurren Esku Pelota Txa­pel­keta jokatuko dute aurrena, eguraldiak laguntzen badu, auzoko frontoi txikian. Arra­tsal­deko 16:30etan hasiko da.

18:00etan, berriz, ipuinekin daukate zita haur eta gazte­txo­ek. Izan ere, Apaxi ipuin kontalaria izango dute bisitan auzoan, makina bat abentura eta pasadizorekin.

Eta ipuinak bukatzean, jo­lasak izango dira protagonista: Altxorraren Bila ariko dira, auzoan zehar.

Haurren moto lasterketa berezia, bihar arratsaldean
Ekintza gehiago izango dira bihar arratsaldean, asteburu po­toloari bidea egiteko: buruhaundiak Las Pu‘n’tilloren mu­­sikarekin, 6 urtetik beherakoen moto lasterketa berezia, txokolatada, playback lehiaketa, Zikuñaga Music Factory... 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!