Hilaren 14an Atsegindegin izango dira Pirritx, Porrotx eta Marimotots, arratsaldeko 18:00etan, Borobil ikuskizuna aurkezteko. Urtero bezala, ‘Hernani’ Musika Eskola Publikoak antolatu du emanaldia, baina sarrerak, Kale Nagusiko Ikusi-Makusi eta Urbieta kaleko Leokadisti dendetan daude salgai. Ikuskizun honetan, arauak denen artean jarri eta ardurak elkarbanatzeaz ariko dira pailazoak.