Aurtengo tailerretan izenemateak, laster

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 5a, 02:00

Beste ikasturte batez, hainbat ikastaro antolatu dituzte aur­ten ere, Jabetze Eskolen ba­rru­an. Irailaren 28an emango diote hasiera kurtso berriari, kontzertu batekin: Leokako la­baderoan joko du Duo do Portu bikote hernaniarrak, gaueko 22:00etan hasita; euria eginez gero, 29ra pasako dute.
Zortzi ikastaro izango dira aukeran, ikasturte honetan. Ho­rietako bat, Mind­fulness ize­nekoa, kontzertua bai­no lehen hasiko da, iraila­ren 25ean, eta azaroaren 13ra bitarte egingo dute, asteartero. Munduko ema­kumeen litera­tu­­ra, berriz, urri­a­ren 4an ha­si­ko da, eta oste­gu­netan eman­go dute, zortzi saiotan. Urriaren 19an hasiko dituzte Batukada Femi­nis­ta­ren saioak, osti­raletan. Eta urria­ren 31tik abenduaren 12ra izan­go da, asteazkenetan, Kon­fi­an­tza indartzeko bidea; nor­bere ardatzetatik jarduteko estra­te­gia izenekoa. Gainera­ko­ak, saio bakarrekoak edo bi sa­iotakoak izango dira: Ema­ku­me musul­ma­nen eta ez musul­ma­nen arte­ko topaketa, azaroaren 9an; Ekonomia feminista, aza­ro­a­ren 12an; Eta martxoaren 8a eta gero zer?, azaroaren 20 eta 29an; eta Feminismo Isla­mia­rra, aben­du­aren 14an.
Guztietan izena emateko, irailaren 10ean zabalduko dute epea: Plaza Feministan (Aris­ti­za­bal kalea 7), 943 33 70 17 edo berdintasuna@hernani.eus. Informazio gehiagorako ere, hiru bide horiek aukeran.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!