Udararen zati bat lanean eman ondoren, dagoeneko prest dago Astigarragako autobus geltoki berria. Ergobia eta Martindegi auzoak lotzen dituen Txalaka poligonoan eraiki berri dute, Troia ibilbidean bertan. Udalak egin du obra txikia, eta orain Gipuzkoako Foru Aldundiaren esku utzi du, ohiko ibilbidean sartu dezan.
Igotzeko eta jaisteko geltokia
Autobusa geratzeko bidea egiteaz aparte, markesina ere jarri dute, geltoki berri honetan.
Ohiko ibilbidean, beraz, Donostia-Hernani zentzuan kokatuta dago geltoki berria, eta martxan jartzen denean, igotzeko eta jaisteko aukera izango da, Udalak azaldu duen bezala.
Ergobia eta Martindegi auzoak lotzen ditu poligonoak.
Geltoki berri honekin Udalaren helburua zera da: «zerbitzua ematea garraio publikoa erabili eta Martindegiko auzoan jatsi nahi duten bizilagunei, baita Txalaka poligonoan lan egiten dutenei ere». Izan ere, bi auzo hauen artean dago kokatua Astigarragako markesina berri hau.
Horrez gain, Udalak onartzen du: «kasu batzuetan gidari batzuk Astigarraga eta Hernani lotzen dituen errepide zaharretik joaten ziren, Txalaka poligonoa zeharkatu ordez».
Diputazioaren oniritzia
Udalak dagoeneko jaso du Foru Aldundiko Mugikortasun sailaren oniritzia. Haiek, Areizagarekin harremanetan jarri beharko dira, zerbitzua kudeatzen duen enpresarekin, ibilaldiaren egokitu ahal izateko.