Urtero egiten du Astigarragako Kizkia Taldeak sagardo txapelketa; gaur hasiko da aurtengoa, aurreneko finalaurrekoarekin. Hemeretzigarren edizio honek hiru finalaurreko izango ditu: gaurkoa, datorren asteazkenekoa eta irailaren 19koa.
Sailkapenerako balio izango dute horiek. Sei izango dira sagardo finalistak; horiek irailaren 26an jokatuko dute finala. Lau saioak Gure Izarra elkartean egingo dituzte.
Aurten hogei partaide izango dira: Hernanitik Akarregi, Itxasburu, Larre-Gain, Otsua-Enea; Aiatik Izeta eta Satxota; Asteasutik Sarasola; Zeraindik Oiharte; Adunatik Zabala eta Aburuza; Donostiatik Astiazaran; Aginagatik Urdaira; Astigarragatik Rezola, Petritegi, Oiarbide, Larrarte eta Alorrenea; Oiartzundik Baleio; eta Urnietatik Elutxeta eta Eula.