‘Latxe’ haurrentzako aldizkari berria, kalean

Kronika - Erredakzioa 2018ko uzt. 21a, 02:00

Kalean da Latxe, haurren­tza­ko aldizkari berria, Kronikak argitaratu berri duena. Hilean behin, Burrun­tziren abentu­re­kin gozatu ahal izango dute, etxeko txikienek.

Izan ere, Burruntzi da La­txeko protagonista. Ereñotzu­ko Latxetik abiatuta, Urumea bailarako txokoetan barrena ibiliko da, bailarako ondarea, ohiturak, ezaugarriak eta ahozkotasuna ezagutuz. Nola? Jolasekin, denborapasekin, istorio eta bitxikeriekin...

Aurreneko abentu­ra hone­tan, ezagutuko ditu Ereño­tzu­ko Latxe eta Zepadiko putzua, Herna­ni­ko parke botanikoa eta ige­rileku irekiak, Astiga­rra­gako astigarrak, Aranoko Santio jaietako tortilla lehia­keta, eta Goizuetako base­rri­ak. Bidean, lagunak ere egingo ditu Bu­rruntzik; dortoka eta katta­gorria, esate baterako; baina kontuz ibili beharko du erbi­ñudearekin!

Harpidetza, urtean 24 euro
Latxeren estreinako alea, dago­eneko eskuragarri dago Dobera-Kronikaren bulegoan (Larramendi 11, behea), 2 eu­ro­an. Eta urte osoko harpi­de­tza (12 ale), 24 euro dira. 
Harpide edo Kronikalari txiki egiteko, hiru bide dau­de au­keran: 943 33 08 99 tele­fo­no zenbakira deitu, Dobera-Kro­ni­­ka­ren bulegotik pasa, edo idatzi latxe@kronika.eus hel­bi­dera. Horrela, zure betiko Kronika puntuan jasoko duzu hilero, Latxe aldizkaria! 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!