Melokotoi Txapelketa, aurredenboraldia hasteko

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 4a, 02:00

Berezi xamarra jarri diote izena, baina ez dago joko arrarorik izen horren atzean: Melo­kotoi Txapel­keta jokatu zen larunbatean, aurrenekoz, Zizurkilen; eta bertan izan zen Hernani ere, Ema­ku­mez­koen Euskal Ligako taldearekin. Izan ere, emakumezkoen errugbi topaketa da, Elba­rre­na­ko Jaien atarian antolatu dutena. Guztira, bost talde ari­­tu ziren jokoan, Danena futbol zelaian: Hernani be­ra, Ordizia, La Unica, Bil­bo­ko UBR eta Bera Bera.

Bazkide kanpaina, martxan
Txapelketa horrekin, aurre­den­boraldiko prestaketekin jarraitu du Hernanik. Eta den­boraldi berrira begira, bazkide kanpaina ere martxan dauka errugbi elkarteak: kolabora­tzai­le (30 euro), abonatu (60 euro) edo enpresa la­guntzaile (240 euro) egiteko aukera dago.

Horretarako, Landaretik pa­sa behar da, astelehenetik ostegunera (18:00-20:00); edo internet bidez ere egin daiteke aurten, www.hernanirugby.eus/denda helbidean. Ordainketa egiteko, berriz, kontu korronte zenbakia eman daiteke, edota dirua sartu, elkartearen kontu korrontean: Rural Kutxa 3008 0170 18 1033933928.

Abonatu egiten direnek, ez dute sarrerarik ordaindu be­harko partiduetan; kolabora­tzaile egiten direnek bai. Baina guztiak sartuko dira bazkari baten zozketan; eta partidu guztietan, sarrerarekin batera, Adarraga gozotegiko tartaren zozketarako zenbakia ere banatuko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!