Udalak diru-laguntzak emango ditu 2017ko IBI zerga ordaintzeko; %25 edo %50ekoak, kasuaren arabera. Eskaera egiteko bete beharreko baldintzen informazioa jaso eta eskaerak aurkezteko, udaletxera jo behar da, urriaren 31ra arteko epean. 2017ko ur-hornidura eta zabor-bilketa tasak ordaintzeko laguntzak eskatu dituztenek, ez dute eskaera hau egin beharrik.