Igande eguerdian bukatu zuten hiru eguneko Auzo Eguna, Latsunbeberri eta Marieluts auzoetan. Tripak betetzeaz gain, hainbat sari ere banatu zituzten. Batetik, patata tortilla lehiaketakoak: Mikel Urrarena izan zen onena, nahiz eta ez zen saria jasotzera agertu! Bigarren onena Pako Morenorena izan zen, eta hirugarrena, Javi Ormaetxearena. Esku pelotako finalean, berriz, aurreneko mailako infantiletan, Jara eta Alegria izan ziren txapeldun, eta Iturbe eta Etxarri txapeldunorde. Bigarren mailako infantiletan Txintxurreta eta Urdangarin izan ziren irabazleak, eta Moral eta Elizazu, bigarrenak.