Ramon Saizarbitoriaren eskutik, hirugarren ikastaroa Urnietan

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 4a, 02:00

Datorren asterako jarri du hurrengo zita, Ganbo Iturri kultur elkarteak, Elkarbiziren 2018ko programaren barruan: Urnietako Lekaio kultur etxean egingo dute hirugarren ikastaroa, irailaren 12an, asteazkenarekin, 19:00etan hasita.

Ramon Saizarbitoria idazlea izango da hizlari, Indarkeria eta kontaera literarioa landuko duen saioan. Saizarbitoria bera, indarkeriaren errealitatera gerturatu izan da, bere zenbait liburutan; Ehun metro eta Martutene liburuetan, besteak beste. Helburua izango da, aztertzea narrazio literarioak izan dezakeen funtzioa, in­dar­keria politikoaren aroa ulertu eta memoria osatzeko.

«Indarkeriaren errelatoa egitearen obligazio nagusia his­torialarien esku utzi beharko litzateke, oinarrizko gertakarien inguruko adostasun bat lor­tu dezaten», dio Saizarbi­to­riak: «literaturak balio du zen­bait auzi azaleratzeko, ñabardu­rak erakusteko, alderdi sub­jek­tiboak aztertzeko, sentimenduak birsortzeko; kontakizun historikoa osatu eta adibidez adierazteko, azken batean».

Izenematea, email bidez
Ikastarorako plazak mugatuak dira, eta horregatik, aurrez ize­na ematea gomendatu dute. Izenematea zabalik dago, irailaren 10era arte, email bidez: ganboiturri@gmail.com.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!