Futbolak anaitutako bi herri, Arbucies eta Hernani

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 3a, 02:00

Lagunarteko giroan pasa dute asteburua CD Hernaniko futbolariek; lagunarteko partiduak jokatzeaz gain, Arbucie­sekoen bisita jaso zuten.

Senidetutako bi herri
Preferente mailako mutilen taldeak Arbuciesen kontra jokatu zuen larunbatean. Se­ni­detutako herriak dira Ar­bucies eta Hernani, eta horregatik, partidua bukatzean, oroigarriak banatu zizkieten elkarri. Bi futbol elkarteetako jo­kalari eta lehendakariez gain, bertan izan ziren Hernaniko Udaleko kirol eta gazteria zi­ne­gotziak ere; Esti Aldei­tu­rriaga eta Garazi Etxarri. 

Bestalde, CD Hernanik berak sare sozialetan azaldutakoaren arabera, jokalari ohi asko ere gerturatu zen Zu­bi­pera, eta «oso pozgarria» izan zen elkartearentzat.

Eguna, bazkari baten bueltan borobildu zuten.

Ohorezko maila, Ligarako prestatzen
Preferenteen partidua bukatuta, Ohorezko Mailako taldeak Mutrikuren kontra jokatu zuen aurredenboraldiko az­ken partidua, eta bana berdinduta bukatu zuten. 

Aurreko asteburuan Bea­sainen aurrean 3 eta 0 irabazita, Ligarako prestatzen ari da taldea. Asteburu honetan hasiko du, Hondarribiaren kontra.

Euskal Ligakoak ere, prest
Azkenik, emakumezkoen Eus­kal Ligako taldeak ere atzo jokatu zuen azken lagunartekoa; 1 eta 0 galdu zuen Goierriren kontra. Hauk ere asteburuan hasiko dute Liga, Oiartzunen kontra. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!