Triparekin ere gozatzeko pelikulak, Donostiako Zinemaldian

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 3a, 02:00

Irailaren 21etik 29ra egingo da Donostiako Zinemaldia, eta tartean, Culinary Zinema saila. Donostia Zi­ne­maldiak eta Basque Cu­li­na­ry Centerrek antolatzen du­te elkarlanean, Berlingo zinema-jaialdiaren laguntzarekin.

Aurten, zazpi pelikula eta horietan oinarritutako zazpi afari proposatu dituzte; Ar­gen­tina, Espainia, Frantzia, Hego Korea, Japonia, Kanada eta Singapurreko gastronomiarekin lotutako istorioak biltzen dituzte film horiek, eta Es­pai­niako zein nazioarteko hamabi sukaldarik prestatutako afari banarekin lagundu ahal izango dira istorioak. Familiako jate­txeak, artearen eta gastronomiaren arteko uz­tarketa eta oliba-olioaren kul­tura izango dira protagonista, eta sukaldaritzako ge­ne­ro-ikuspegia, jatorriaren bila­keta edo ekintzailetza ere lantzen dituzte.

Saila ixteko ‘Bihar dok 13’ jarriko da; BCCko ikasleek Gaur eta Ez Dok Amairun oinarritutako platerak sortuko dituzte.

Sarrerak, afariarekin edo gabe
Sarrerak, pelikulen emanaldi eta afarietarako, gaur bertan jarriko dira salgai, 70 euroan, www.sansebastianfestival.com webgunean edo Kutxabanken. 
Pe­likulak ikustera bakarrik joateko sarrerak, hilaren 16an jarriko dira salgai, 7,90 euroan.

Zazpi aukera
Culinary Zinema saila Tegui: un asunto de familia pelikulak irekiko du, eta itxierarako, Bihar dok 13 jarriko dute; Bas­que Culinary Centerreko ikasleek platerak sortuko dituzte, duela 50 urte arte eta musika munduak eraberritu zituzten Gaur eta Ez Dok Amai­ru mugimenduetan oina­rrituta. 

Tartean ikusi ahal izango dira Jaén, virgen & extra, Little forest, Ramen Shop, The heat: a kitchen (r)evolution eta Y en cada lenteja un dios. 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!