Azkenean, Endikak ez zuen ezustekorik eman atzo, Buruz Buruko erremonte txapelketako finalerdian, eta Urriza izan zen garaile, 30 eta 24. Beraz, irailaren 8ko finala Urriza eta Utergaren artekoa izango da; bien artean jokatzen duten hirugarrena. Endika txukun aritu zen atzo, aurreko norgehiagokan baino hobeto, baina Urrizak hasieratik lortu zuen markagailua alde jartzea, eta Endika gerturatu bazen ere, ez zuen aurretik jartzea lortu.