Tripa beteta onena, bukatzeko Auzo Eguna

Kronika - Erredakzioa 2018ko ira. 2a, 02:00

Auzo Eguna hiru egunez luzatu dute, beste behin, Latsunbeberri eta Marieluts auzoetan, eta gaurkoa izango dute festetako azken eguna.
Bereziki, jan-edanarekin gozatzeko aukera izango da, aurreko egunetan xahututako indarrak berreskuratu ahal izateko.

Tortillak eta sagardoa, eguerdia girotzeko
Sukaldean ariko direnak mu­gitu beharko dute goiz: 11:00e­tatik aurrera entregatu ahal izango dira patata tortilla lehiaketarako aurkeztu nahi di­ren tortillak, txosnan. Ira­baz­leentzat, bi lagu­nen­tzako afariak izango dira, Latsunbe, Tranbia eta Ilargi tabernetan

Ordu horretan bertan, 11:00e­tan, hasiko da pizza tai­lerra, Iturritxo Elkartean, eta bai­ta Iturritxo Elkartearen es­ku pelota txapelketako fina­leko partidua ere.
Gainontzekoek eguerdira arte lasai deskantsatu ahal izango dute, eta jaiki bezala, baita tripa bete ere! Izan ere, 12:30ak inguruan erabakiko du epaileak zein den tortilla go­xoena, eta segidan, tortilla la­guntzeko hamaika etxetako sa­gardoak probatu ahal izan­go dira. Eguerdiko 14:00etan bukatuko da festa.

EGITARAUA

11:00-12:00, Lehiaketarako patata tortillak txosnan entregatzeko epea.
11:00-12:30, Iturritxo Elkartea VI. Esku Pelota Txapeleketako finalak.
11:00-13:00, Pizza tailerra Iturritxo Elkartean (8 urtetik gorakoentzat).
12:00-12:30, Patata tortilla lehiaketako epaile ospetsuaren balorazioa eta sari banaketa.
12:30-13:30, Trikitilariak.
12:30-13:30, Sagardo dastaketa: Altzueta, Artola, Rufino, Akarregi, Alberro, Elorrabi, Otsuenea, Gurutzeta, Zelaia, Oialume Zar eta Itxas Buru.
14:00, Festen bukaerako etxafuegoa.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!